Blogs de Pelota Vasca
Leioako Udalaren pintura azkarreko lehiaketan parte hartzeko epea bihar, asteazkena, apirilaren 10ean hasiko da
Leioako Udalak bihar, apirilaren 10ean, asteazkena, irekiko du “Margolari gazteak… eta ez hain gazteak…” pintura azkarreko lehiaketan parte hartzeko izena emateko epea. Lehiaketa 12 urtetik gorako pertsonei zuzenduta dago (2012an jaiotakoak barne). Izen-emateak telematikoki egin ahalko dira, apirilaren 10etik 30era arte, www.kulturleioa.com udal webgunean. Halaber, lehiaketaren egunean, izena aurrez aurre eman ahal izango da Kultur Leioan, 08:00etatik 10:00ak arte. Lehiaketa maiatzaren 5ean izango da, igandea, 08:00etatik 15:00etara. Parte-hartzaile bakoitzeko obra bakarra onartuko da, ez da kolaborazioarik edo taldeka egindako lanik onartuko, eta obrak honako puntu hauetan egin beharko dituzte, eta obretan agertu egin beharko du kasuan-kasuan dagokion elementuak: – Elexalde [...]